Bilbao

Bilbao, Bizkaiko hiriburua, miloi bat biztanle baino gehiago dituen metropoliaren bihotza da. Nerbioi ibai ertzean eta Kantauri itsasotik 11 km-tara kokaturik dago. Hau sortu zenetik (1300 urtean) bere garapen ekonomiko eta industrialean ezinbestekoa izan da eta itsasoratzen doan heinean Bilbao Handiko eskualdea osatzen duten udalerriak barneratzen ditu.

Bilbao Penintsula iparraldeko gune ekonomiko eta kultural garrantzitsuenetarikoa eta nazioartean erreferentzi arkitektoniko eta artistikoa da, bere bisita txartela Guggenheim museo entzutetsua delarik. Bisitariari kultur eta aisialdiko proposamen anitz eta desberdinak eskaintzen dizkio. Bidaiaren iraupena planifikatzerakoan kontuan izan behar da hiriaren eskaintza interesgarriez gain, xarma handiko tokiak daudela oso gertu eta Bilbao penintsula iparraldeko toki askotara iristeko abiapuntua izan daitekeela.

Toki interesgarriak
  • Ertaroko alde zaharra
  • Guggenheim Bilbao Museoa
  • Merced Eliza
  • IErreginaren merkatua eta zubia
Link interesgarriak

www.guggenheim-bilbao.es
http://www.bilbao.net/

WP Facebook Auto Publish Powered By : XYZScripts.com