Lekeitio

Lekeitio, Euskal kostaldeko altxor bat da eta Bizkaia ekialdeko kostaldean kokaturik dago. Bilbotik 55 kilometrotara, Gernikatik 22 kilometrotara eta Donostiatik 72 kilometrotara aurkitzen da. Errepidez Ondarru, Markina eta Gernikarekin komunikatzen da. Lea Artibai eskualdean kokaturik dago eta 1,8 kilometro karratuko Zabaleta du. Iparraldean itsasoarekin, hego eta mendebaldean Ispasterrekin eta ekialdean Mendexarekin egiten du muga.

Maldan behera itsasora jaisten diren Otoio eta Lumentsa mendien laderetan eraikia dago. Lea Ibaia Isuntza eta Karraspio hondartzen artean itsasoratzen da, ezkerretara San Nikolas irla utzita.

Karraspio hondartza eta Badia babesten duen irla, arrantza portua, gastronomia aberatseko eta Lekitxarren berezko giroa duten ostatu eta jatetxeek Lekeitiora bisita derrigorrezko egiten dute.

Toki interesgarriak
  • Portua
  • Nautilus museoa
  • Alde Zaharreko kaleak
Link interesgarriak

www.lekeitio.com

WP Facebook Auto Publish Powered By : XYZScripts.com