ERRESERBATU
Jarrai gaitzazu Facebooken Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarrai gaitzazu Instagramen Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarraitu gaitzazu Youtuben Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko
Itsas bistak dituen nekazalturismoa euskal kostaldean, erreserbatu logela Haitzalden
943 60 48 65 / 626 91 39 00 ?
ERRESERBATU
HELDUENTZAT BAKARRIK

GURE LOGELAK

Euskal kostaldean ostatu paregabe eta desberdin baten bila bazabiltza, Haitzalden dugu bilatzen ari zarena.

Haitzalden hiru gela-aukera ditugu, Kantauri itsasoaz gozatzeko ikuspegi pribilegiatuekin. Gure 6 logelak bikoitzak erabat hornituta daude eta itsasora begira dagoen leihate handi bat dute, gure kostaldeaz inoiz ez bezala goza dezazun.

Euskal kostaldean itsasoari begira eta lorategirako zuzeneko sarbidea duten logelak

Gure gela guztiak desberdinak dira: beheko solairukoek itsasoaren aurreko lorategira sarrera dute, eta lehen solairukoak bi alturatan banatuta daude, esperientzia bakoitza paregabea eta berezia izan dadin.

Kantauri itsasora begira dauden logela bikoitzak, erabat hornituak

Erabat hornitutako gelak dira, aireztapen mekanikoko sistema bat dutenak, barruko airea etengabe birsortu eta garbitzeko. Horretaz gain, zoru erradiatzaile bidezko berokuntza-sistema eta aire girotua daukate, zure esperientzia kalitate handienekoa izan dadin.

Mutrikuko Haitzalde nekazalturismoan Kantauri itsasora begirako logelak

Logelako espazioaz gain, Haitzalden gune komunak ditugu, hala nola, sukaldea, egongela edo eremu naturala eta terrazak. Aukeratzen duzun gela edozein dela ere, gure etxeaz eta inguruaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu.

LOGELA BEREZIA

Gure etxeko logelarik handiena da, terraza eta bista ikusgarriekin.

  • Terraza
  • Telebista
  • Duplex
  • Ohe bikoitza
  • Aire girotua eta etengabeko aireztapena
IRAKURRI GEHIAGO
Gure logelarik handi eta berezienak terraza propioa du, eta etxeko lekurik garaienean dago. Bertan, gure kostaldearen eta itsaslabarraren ikuspegi onenaz gozatuko duzu
Haitzalden euskal kostaldeko itsaslabarren ikuspegia eskaintzen dizugu

LEHENENGO SOLAIRUA

Duplex zati mugikorra eta terrazetarako sarbide pribatua duten logelak.

  • Terraza
  • Telebista
  • Duplex
  • Ohe bikoitza
  • Aire girotua eta etengabeko aireztapena
IRAKURRI GEHIAGO

BEHE SOLAIRUA

Lorategira eta itsasoari begirako hamaka gunera sarbidea duten logelak.

  • Terraza
  • Telebista
  • Duplex
  • Ohe bikoitza
  • Aire girotua eta etengabeko aireztapena
IRAKURRI GEHIAGO
Itsasora begira dagoen eta erosotasun guztiak dituen logela behe solairuan, gure terrazako eta lorategiko espazio komunerako sarbidea duena