Haitzalde

Itsasorako leihoa

  • Haitzalde gauez
  • Fatxadaren xehetasun bat
  • Haitzalde egunez
  • Haitzalde egunez
  • Gosaria Haitzalden

Haitzalde

Haitzalde umetan jolasten genuen lekua da, itsasoa, haitzak eta itsaslabarrak ezagutzera etortzen ginen lekua.

Gure haurrak heziko diren lekua da, gure aitonak bere eskuekin lurra lantzen hasi eta gure gurasoek ondare honi jarraipena eman dioten lekua.

Haitzalde Kantauri Itsasoaren talaia da, Euskal Herriko itsaslabarretan zehar bidaiatzera garamatzana. Bertan, itsasoak bere kolore aberatsekin bere haize leuna eskaintzen digu, bere kresalarekin mozkortzen gaitu eta zelai

berdeak atsedenerako alfonbra natural bilakatzen dira. Lurrari lotuta bizi garen lekua da, berau landuz, maitatuz, errespetatuz eta zainduz.

Haitzalde lorategi ireki , baso gazte eta itsaso zaharrak osatzen dute. Ezagutzera eman nahi dugun lekua da, gure paradisu txikia eta bere ateak zabalen zabal daude zuek ere goza dezazuen...

 

© Haitzalde 2014 | Eskimera Parajea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa | Tel. 943 60 48 65 - M. 626 91 39 00 | info@haitzalde.com

Enpresa Turistikoen Erroldan identifikazio zenbakia: KSS00154

Jarraitu: Facebook · Flickr · Tripadvisor