Haitzalde

Itsasorako leihoa

Gure inguruko ibilbideak eginez kostaldeko herri desberdinetako magia ezagutuko duzu. Kantauri itsasoko kostaldea zelaietako berdearekin batera oso toki erakargarria da.

Mutriku

Gipuzkoa

Mutrikuko herriko bista orokorra

Mutrikuko bista orokorra.

Mutriku, Gipuzkoako udalerri bat da. Kantauri Itsasoko itsasertzean kokatua dago, Bizkaiarekin mugan. Debabarrena eskualdeko partaide da eta 4.752 biztanle ditu.

Mutriku Gipuzkoako probintziako eta eskualdeko iparmendebaldeko mugan dago, zorrozki Debarroan egon ez arren, arro txiki desberdin batean dago. Deba ibaiaren ibaiahotik Artibai ibaiahoraino luzatzen da, herrigunea bi puntuen erdian geratzen delarik. Bere kostaldea bi badia irekitzen dituzten itsaslabarrek osaten dute, batean herrigunea eta portua kokatzen dira eta bestean Ondarroarekin bat egiten du eta Arrtibairen ibaiahoa eta Saturraran hondartzak, herriko hondartzarik handienak, osatzen dute.

Toki interesgarriak
  • Portua
  • Nautilus museoa
  • Alde Zaharreko kaleak

Urdaibai, Biosferako erreserba

Bizkaia

Urdaibaiko erresebako airetiko bista

Urdaibaiko erresebako airetiko bista.

Itsasotik aldenduta eta Bizkaiko Golkoaren babesean, Urdaibai Euskal Herriko Kantauri isurialdean kokatua dago, Penintsula Espainiarraren iparraldean. Estuario baten bitartez itsasora zuzendutako zenbait bailarek osatzen dute. Bertan, Kantauriko itsaslabarraren ingurune tipikoen erakusgarriak bizirik diraute. Kostaldeko hondartza eta itsaslabarretatik barnealdeko baso eta ibaietara, Euskal Autonomi Erkidegoko dibertsitate paisajistiko eta ekologiko aberatsena osatzen du, bertan ikuspuntu naturaletik balore paregabea duten espeziak aurkitzen direlarik.

1984ko urte amaieran Biosfera Erreserba izendatu zuten sistema naturalak eta biodibertsitatea mantentzeaz gain errekurtsoen sentsuzko erabilera bermatzeko.

Busturialdea deritzon bailaran kokaturik dago eta hainbat leku ezagutzeko aukera eskaintzen du; Gernika hiri historikoa, Laida eta Lagako hondartzak, ezkerreko olatu ospetsua duen Mundaka eta Elantxobe, leku ikusgarrian kokaturik dagoen Gaztelugatxe ermita eta euskaldunon arbasoen aztarnak gordetzen dituen Santimamiñeko kobazuloak.

Toki interesgarriak
  • Gernika
  • Mundaka
  • Elantxobe
  • Bermeo
  • Gaztelugatxeko ermita
  • Santimamiñeko kobazuloak

Lekeitio

Bizkaia

Lekeitioko airetiko bista

Lekeitioko airetiko bista.

Lekeitio, Euskal kostaldeko altxor bat da eta Bizkaia ekialdeko kostaldean kokaturik dago. Bilbotik 55 kilometrotara, Gernikatik 22 kilometrotara eta Donostiatik 72 kilometrotara aurkitzen da. Errepidez Ondarru, Markina eta Gernikarekin komunikatzen da. Lea Artibai eskualdean kokaturik dago eta 1,8 kilometro karratuko Zabaleta du. Iparraldean itsasoarekin, hego eta mendebaldean Ispasterrekin eta ekialdean Mendexarekin egiten du muga.

Maldan behera itsasora jaisten diren Otoio eta Lumentsa mendien laderetan eraikia dago. Lea Ibaia Isuntza eta Karraspio hondartzen artean itsasoratzen da, ezkerretara San Nikolas irla utzita.

Karraspio hondartza eta Badia babesten duen irla, arrantza portua, gastronomia aberatseko eta Lekitxarren berezko giroa duten ostatu eta jatetxeek Lekeitiora bisita derrigorrezko egiten dute.

Toki interesgarriak
  • Arrantza portua
  • Isuntza eta Karraspio hondartzak
  • San Nikolas irla

EA

Bizkaia

Argin erreka gaineko etxeak

Argin erreka gaineko etxeak.

Ea (Ie euskaraz) Bizkaiko iparekialdean kokaturiko herri bat da, Bilbo hiriburutik 50 kilometrotara kokatua dago eta 870 biztanle ditu.

Ea ibaiak itsasoratzerakoan sortzen duen itsasadarreab kokatuta dago herria, ibaiarekiko paralelo dauden kaleekin lerrokatutako etxeak eta ibaia zeharkatzen duen antzinako zubi txiki bat dituelarik. Hondartza txikia eta arrantzaleen babesa ibaiaren amaieran kokaturik daude zeina itsasbeheran urik gabe geratzen den.

Toki interesgarriak
  • Eako portu
  • Argin erreka
  • Talaiako ermita

Zumaia, Flyschak eta Itzurungo hondartza

Gipuzkoa

Zumaiako Flyscharen xehetasun bat

Zumaiako Flyscha.

Zumaiako flyscha munduko azaleramendu garrantzitsu eta ikusgarrienetako bat da, eta bertan Lurreko historia dago irakurgai, liburu ireki baten modura.

Zumaia mendebaldean kokaturiko oinezko ibilbideak herri barnetik aldendu eta inguru paregabe batetara garamatza. Arrantzaleen zaindari den San Telmo ermitaren magalean izugarrizko haitz bertikalen geruzekin inguruko zaratetatik babestutako hondartza zoragarri bat agertzen da.

Egun argitsuetan Itzurun hondartzatik Bizkaiko kostako zati handi bat ikus daiteke eta munduarekin bakeak egiteko leku paregabea da. Edertasunaz gain Itzurun hondartza Osasuna eskaintzen du bere uretan dagoen iodo kontzentrazioak eta hondar beltzak propietate osasuntsuak baitituzte.

Toki interesgarriak
  • Flyschak
  • Itzurungo hondartza

Txakolinaren ibilbidea

Gipuzkoa

Zarautz-ko mahastia

Zarautz-ko mahastia.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.

Txakolina egiten duten txakolindegiak barne hartzen dituen ibilbide honek, upeldegiak bisitatzeko, txakolina dastatzeko eta gure ardoa erosteko aukera eskaintzen dizue. Ibilbidea, egoitza Getarian duen Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak babestua da.

Toki interesgarriak
  • Getaria
  • Zarautz

Donostia-San Sebastián

Gipuzkoa

Haizearen Orrazia.

Haizearen Orrazia.

Donostia iparraldean kokaturik dago, Bizkaiko golkoko kostaldean eta Frantziako mugatik gertu eta Euskal Autonomi Erkidegoko Gipuzkoako probintziako hiriburua da. 184.248 biztanle ditu (2008), eta metropoli-area 405.099 biztanlera iristen da.

Donostiako jarduera garrantzitsuenak merkataritza eta turismoa dira, Espainia mailako leku turistiko garrantzitsuena delarik. Bertako paisaiak, Kontxako badiak gidatua, eta XIX. mendeko bigarren erdialdean hasitako garapen arkitektoniko modernoak, burges eta frantsez itxurako hiri bat taxutu zutenak, europa mailan jarduera turistikoa garatzea ekarri zuten.

Toki interesgarriak
  • Alde Zaharra
  • Chillida Leku
  • Aquarium-a
  • Igeldo mendia
  • Hondartzak

Bilbao

Bizkaia

Guggenheim Bilbao Museoaren

Guggenheim Bilbao Museoa.

Bilbao, Bizkaiko hiriburua, miloi bat biztanle baino gehiago dituen metropoliaren bihotza da. Nerbioi ibai ertzean eta Kantauri itsasotik 11 km-tara kokaturik dago. Hau sortu zenetik (1300 urtean) bere garapen ekonomiko eta industrialean ezinbestekoa izan da eta itsasoratzen doan heinean Bilbao Handiko eskualdea osatzen duten udalerriak barneratzen ditu.

Bilbao Penintsula iparraldeko gune ekonomiko eta kultural garrantzitsuenetarikoa eta nazioartean erreferentzi arkitektoniko eta artistikoa da, bere bisita txartela Guggenheim museo entzutetsua delarik. Bisitariari kultur eta aisialdiko proposamen anitz eta desberdinak eskaintzen dizkio. Bidaiaren iraupena planifikatzerakoan kontuan izan behar da hiriaren eskaintza interesgarriez gain, xarma handiko tokiak daudela oso gertu eta Bilbao penintsula iparraldeko toki askotara iristeko abiapuntua izan daitekeela.

Toki interesgarriak
  • Ertaroko alde zaharra
  • Guggenheim Bilbao Museoa
  • Merced Eliza
  • Erreginaren merkatua eta zubia

Miarritze

Iparraldea. Frantzia

Miarritzeko hondartzako udarako ikuspegia

Miarritzeko hondartzako ikuspegia.

Ipar mendebaldeko hiri frantsesa da, Pirineo Atlantikoko eskualdean, Akitanian kokatua.

Kantauri itsasoak bustitzen du (Bizkaiko golkoa) eta Baiona eta Angletetik oso hurbil dago, mugatik 20 km-tara.

Toki interesgarriak
  • Portua
  • Nautilus Museoa
  • Alde Zaharreko kaleak

© Haitzalde 2014 | Eskimera Parajea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa | Tel. 943 60 48 65 - M. 626 91 39 00 | info@haitzalde.com

Enpresa Turistikoen Erroldan identifikazio zenbakia: KSS00154

Jarraitu: Facebook · Flickr · Tripadvisor