Haitzalde

Itsasorako leihoa

  • Barruko espazio komunak
  • Kanpoko espazio komunak
  • Gosaria Haitzalden
  • Kanpoko espazio komunak
  • Kanpoko espazio komunak
  • Barruko espazio komunak
  • Espacios comunes exteriores

Denentzako lekuak

Haitzalde, eraikin berria izanik, berritzailea da baina aldi berean kokatua dagoen ingurunean integratua dago. Belarrezko teilatua, egurrezko kubo/terrazak eta harrizko paretak ditu eta zuzenean itsasora begiratzen du leiho handien bitartez.

Logelak bakarrak eta bereziak dira, bisitariak esperientzia propio eta berezia bizi dezan. Bisitariek mendia eta itsasoa konpartitzen dituzte eta hamaka erosoek eta belarrak berak deskantsurik onena eta bisitaria erabat erlaxatzea ahalbidetzen dute.

Egongela handi eta argitsua, gosaritarako jangela, denentzako terraza eta beheko geletan sortu ditugun terraza pribatuak logelei gehigarri bat emateko diseinatuak izan dira.

Egongela

Nekazalturismoak bezero guztiek erabili dezaketen egongela handi bat du, gosaritarako lekuarekin eta kanpoko terrazarekin lotua dagoena. Itsasoari begira dago baina aldi berean haizearengandik babestua.

Lehenengo solairuan bigarren terraza bat aurki dezakegu, pizarrazko zoruak eta paretetako harriak espazio atsegin eta natural bat sortzen dutelarik, egun guztian eguzkitsua den espazio bat.

Sukaldea

Nekazal etxeak soilik bezeroentzako gosaria eskaintzen du. Gure baratzan landu eta jasotako etxeko produktuez osatutako gosariak dira. Kanpoko terrazara ematen duen leiho handiko jangelan edo eguraldi ona dagoenean kanpoko terrazan bertan gosalduz eguna hastea bezalakorik ez dago.

Gosariak goizeko 8:30etatik 10:30ak arte emango dira.

© Haitzalde 2014 | Eskimera Parajea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa | Tel. 943 60 48 65 - M. 626 91 39 00 | info@haitzalde.com

Enpresa Turistikoen Erroldan identifikazio zenbakia: KSS00154

Jarraitu: Facebook · Flickr · Tripadvisor