Haitzalde

Itsasorako leihoa

Euskadiko barnekaldean dauden xarmaz beteriko herriak, inguratzen dituzten mendi berdeek ematen dieten magiarekin. Deskubritu ezazu ezagutzeko duten guztia.

Arantzazuko Santutegia

Oñati.Gipuzkoa

Arantzazuko Santutegiko

Arantzazuko santutegiko ikuspegia.

Arantzazuko Santutegia Oñatiko udalerrian (gipuzkoa, Euskadi) kokaturiko santutegi frantzizkotarra da. Bertan Arantzazuko Ama Birjina gurtzen da, gipuzkoako patroia dena eta 1496. urtean agertu zena.

750 metroko altueran kokatzen da eta mendiz eta begetazioz inguratua dago. Herriaren fedearen erreferentzia nabarmena izan zen eta gaur egun ere bada. Bere baitan euskal arimaren alderdi sentibera bat gordetzen du. Historian zehar izandako gizarte aldaketei egokitu da bere identitatea galdu gabe, espiritualtasunaren, kulturaren, artearen, naturaren, elkarrizketaren eta bakearen erreferente bilakatuz. Guztion ondarea den humanismoaren iturburua da.

Toki interesgarriak
  • Arantzazuko Santutegia (barnea eta kanpoaldea)
  • Oñatiko herria
  • Oñati-Arrikutz-ko kobazuloa
  • Aizkorri-Aratz-eko parke naturala

Laguardia/Biasteri

Arabar Errioxa. Araba

Ysios Upategia (Arabar Errioxa, Araba)

Ysios Upategia (Arabar Errioxa).

Euskal Herria kultura handiko eta kontraste gogorreko zonalde bat da. Kostaldetik hasita eta hegoalderuntz abiatuz, bertako mendi, haran eta lautadak zeharkatzen ditugu Arabako Errioxara iristeko, hau bertako ardoarengatik ezaguna delarik. Eskualde honen erdian itsas gainetik 635 metrotara aurkitzen da Laguardia-Biasteri.

Toki interesgarriak
  • Laguardia/Biasteriko herria
  • Upategiak

Aralar-ko mendilerroa

Lekunberri. Nafarroa

Aralarko mendilerroa

Aralarko mendilerroa.

Aralar mendiak luze-zabalera handia du. Zehazki, 208 kilometro karratu hartzen ditu Nafarroako ipar-mendebaldean eta Gipuzkoako hego-ekialdean.

Aralar mendira Larraunetik edo Sakanatik joanen gara eta leku ezin hobea da mendizaleentzat: harkaitzak tartekaturik daude belar-soroen, bazkalekuen eta pagadi ederren artean, ez baitugu ahaztu behar gune karstikoan gaudela.

Aralarren bada zer egin handia: ibilaldi lasaiak, igoera txikiak, trikuharriak bilatu, Larraun errekaren iturburua ikusi, elezaharrak entzun, Astizkoak bezalako kobazuloetan sartu edo, besterik gabe, San Migel Santutegitik ikusten den ikuspegi zoragarria gozatu.

Aralarren baso ederrak daude eta bazkaleku mardulak. Hori dela eta, balio handi-handia du naturaren aldetik: pagoak, haritzak eta hurritzak zut ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona. Natura ardatz nagusia bada ere, harriak ere gauza asko utzi dizkigu: esaterako, ezin konta ahala trikuharri bazter guztietan barreiaturik, etxe eder askoak - Madotz, Astitz eta Baraibarkoak bezalakoak-, errotak (Aitzarratetakoa bezalakoa) edobaselizak, adibidez Itsasperriko Santiagokoa. Monumenturik nabarmenena Aralarko San Migel santutegia da.

Mendi barneko erraiez ere gozatuko duzu, 2005eko uztailetik aurrera zabalik baitago Astitzen Mendukiloko kobazuloa.

Toki interesgarriak
  • Aralar-ko mendilerroa
  • Aralar-ko dolmenen ibilbidea
  • Aralarko San Miguel Santutegia

© Haitzalde 2014 | Eskimera Parajea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa | Tel. 943 60 48 65 - M. 626 91 39 00 | info@haitzalde.com

Enpresa Turistikoen Erroldan identifikazio zenbakia: KSS00154

Jarraitu: Facebook · Flickr · Tripadvisor