Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º – 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.
Txakolina egiten duten txakolindegiak barne hartzen dituen ibilbide honek, upeldegiak bisitatzeko, txakolina dastatzeko eta gure ardoa erosteko aukera eskaintzen dizue. Ibilbidea, egoitza Getarian duen Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak babestua da.
Toki interesgarria
- Getaria
- Zarautz