LOGELA BEREZIA
Logela hau neurriz handiena da eta itsasora zuzen begirako kristaleratik, Haitzaldeko ikusmirarik ikusgarrienaz goza daiteke. Era berean barruko lehio-balkoi bat du, eta bere terrazara iristen den barruko eskailera baten bidez, etxearen goreneko gunera iristeko, ikusmira ikusgarriaz gozatzeko aukera ematen du.
Logela bereziak duplex gune bat du, bildu eta zabaldu daitekeena, logelako barruko saloi txiki modura egokituta diseinuzko bi puf lasaigarrirekin.
Logela erabat doituta dago, 26 hatzbeteko telebista du, armairua, borobildutako harridun zorua duen dutxa erraldoia eta honen kristal handitik itsasora begira dutxatzeko aukera ematen du. Logelak aire girotua eta horretaz gain barruko haizearen uneoroko berritze sistema du, eta baita beharrezko intimitatea lortzeko screen eta kortina sistema ere.