Logelak

Logelak

Haitzalden guztiz ekipaturiko 6 logela eskaintzen dizkizuegu, guztiak itsasora begirako leihate ikusgarriak dituztelarik.

6 logela horietatik 5 bikoitzak dira eta 1 ezinduentzako guztiz prestatua dago.

LOGELA BEREZIA

Logela hau neurriz handiena da eta itsasora zuzen begirako kristaleratik, Haitzaldeko ikusmirarik ikusgarrienaz goza daiteke. Era berean barruko lehio-balkoi bat du, eta bere terrazara iristen den barruko eskailera baten bidez, etxearen goreneko gunera iristeko, ikusmira ikusgarriaz gozatzeko aukera ematen du.
Logela bereziak duplex gune bat du, bildu eta zabaldu daitekeena, logelako barruko saloi txiki modura egokituta diseinuzko bi puf lasaigarrirekin.
Logela erabat doituta dago, 26 hatzbeteko telebista du, armairua, borobildutako harridun zorua duen dutxa erraldoia eta honen kristal handitik itsasora begira dutxatzeko aukera ematen du. Logelak aire girotua eta horretaz gain barruko haizearen uneoroko berritze sistema du, eta baita beharrezko intimitatea lortzeko screen eta kortina sistema ere.

LEHENENGO SOLAIRUKO LOGELAK

Lehenengo solairuko logelak dúplex eran antolatuta daude, gela bakoitzaren terrazara iristen den barruko eskailera baten bidez, etxearen goreneko gunera iristeko, bertatik ikusmira ikusgarriaz gozatzeko aukera izanik. Era berean barrualdean 4 metro altuerako kristalera handi bat dute eta barruko lehio-balkoia, itsasora begira.
Logela hauek duplex gune bat dute, bildu eta zabaldu daitekeena, logelako barruko saloi txiki modura egokituta diseinuzko bi puf lasaigarrirekin.
Logelak erabat doituta daude, 26 hatzbeteko telebista dute, armairua, borobildutako harridun zorua duten dutxa eta hauen kristal handitik itsasora begira dutxatzeko aukera ematen dute. Logelek aire girotua eta horretaz gain barruko haizearen uneoroko berritze sistema dute eta baita beharrezko intimitatea lortzeko iluntasun kortina sistema ere.

BEHEKO SOLAIRUKO LOGELAK

Hiru beheko logela ditugu, Itsaso alderako iparraldeko fatxada osoa hartzen duten lehio handiekin, bertatik amankomuneko terraza gunera eta hamaketara iristen delarik.

Logelak erabat doituta daude, 26 hatzbeteko telebista dute, armairua, borobildutako harridun zorua duten dutxa eta hauen kristal handitik itsasora begira dutxatzeko aukera ematen dute. Logelek diseinuzko haizegailu handi bat eta barruko haizearen uneoroko berritze sistema dute eta baita beharrezko intimitatea lortzeko screen eta kortina sistema ere.