Haitzaldeko zure egonaldia osatzeko esperientzia ezberdinak eskaintzen dizkizugu; Masaje eta kiropraktika zerbitzu profesionalak, Yoga saioak, Euskal Gastronomia, edo zaldi gaineko txangoak.
Esperientzia horiei esker zure Haitzaldeko egonaldia ahaztezina izango da eta berriro errepikatu nahi izango duzu.
Hemengo sukaldaritza gure lurraren ondarearen zati garrantzitsu bat da. Euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzea ezinbestekoa da zure bisitan. Dastatu sagardotegiko menu bat, ibili Donostiako alde zaharrean pintxoak dastatuz edo deskubritu txakolina, gure ardo zuria. Ezagutu gure hurbileko sukaldarien eskaintza; eta ikusi nola zaintzen duten plater bakoitza, artelan bat balitz bezala.
Euskal kostaldeko geoparkeak UNESCOren munduko geoparke izendapena dauka. Haitzalde itsaslabar amaigabeetatik gertu dago, kala naturalez betetako kosta-lerro batean Euskal Kostaldeko Geoparkeko Flysch Beltzaren bihotzean. Ibilbideak oinez, itsasontziz etb. egin daitezke.