ERRESERBATU
Jarrai gaitzazu Facebooken Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarrai gaitzazu Instagramen Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarraitu gaitzazu Youtuben Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko
Itsas bistak dituen nekazalturismoa euskal kostaldean, erreserbatu logela Haitzalden
943 60 48 65 / 626 91 39 00 ?
ERRESERBATU
HELDUENTZAT BAKARRIK

HAITZALDE

Euskal kostaldean ostatu bila al zabiltza?

Haitzalden esperientzia desberdin bat eskaintzen dizugu Kantauri itsasoaren aurrean dagoen leku pribilegiatu batean. Haitzalde nekazalturismoa Mutrikuko hirigunetik kilometro eskas batera dago eta ibilgailuentzako sarbidea eta doako bi aparkaleku ditu.

Mutrikuko Haitzalde nekazalturismoa itsaslabar baten gainean dago, Kantauri itsasoaren ertzean eta itsasora begira dauden sei logela ditu
Mutrikuko Haitzalde nekazalturismoa itsaslabar baten gainean dago, Kantauri itsasoaren ertzean eta itsasora begira dauden sei logela ditu

Euskal kostaldeko paisaia ikusgarrian integratuta, Haitzalde gure ingurunearen parte da. Bertan belar-estalki baten bidez bat egiten dugu lurrarekin, zura eta harria gure etxeko elementu nagusitzat ditugularik. Aktiboki parte hartzen dugu ingurumenaren kontserbazioan, eta energia berriztagarrien erabilerarekin eta inguruko flora eta faunarekiko errespetuarekin konprometituta gaude.

Energia berriztagarriak sortzeko ekipamendua dugu; eguzki-plakak eta aerotermia sistema bat, eta baita barne-aireztapen mekaniko iraunkorreko sistema bat ere, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena izateko.

Euskal kostaldeko itsaslabarren ikuspegi hoberenetarikoa duen puntu batean kokatuta gaude, naturaz inguratuta, eta Kardala puntaren eta Saturraran hondartzaren artean dauden Mutrikuko 7 hondartza eta kaletatik metro gutxira.

Haitzalde, Euskal Kostaldeko Flysch Beltzaren gainean eta Geoparkearen bihotzean kokatuta dago, 400 milioi urte baino gehiagoko historia duen eta ondare geologiko handienetako baten gainean.

Mutrikun ostatua bilatzen ari bazara, kostaldera begira eta ingurune guztiz natural batean, erreserbatu gure logeletako bat eta gozatu ahalik eta gehien Haitzalde esperientziaz.

ERRESERBATU