ERRESERBATU
Jarrai gaitzazu Facebooken Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarrai gaitzazu Instagramen Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarraitu gaitzazu Youtuben Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko
Itsas bistak dituen nekazalturismoa euskal kostaldean, erreserbatu logela Haitzalden
943 60 48 65 / 626 91 39 00 ?
ERRESERBATU
HELDUENTZAT BAKARRIK

KALAK

Euskal kostaldeko leku pribilegiatu batean kokatuta gaude eta bizi garen naturgunearen azpian hondartza naturalak daude. Inguratzen gaituzten itsaslabar eta formazio geologiko naturalak gure esentziaren parte dira.

Flysch Beltza, balio bereziko ondare geologiko eta naturala, ikuskizun paregabea da eta historiaren eta naturaren ondare honetaz gozatzeko zortea daukagu.

Haitzalde nekazalturismoa Kantauri itsasoaren gainean kokatuta dago, Mutrikuko 7 hondartzetatik eta Flysch Beltzetik gertu
Haitzalde nekazalturismoa Kantauri itsasoaren gainean kokatuta dago, Mutrikuko 7 hondartzetatik eta Flysch Beltzetik gertu

Itsas gainean kokatutako ostatu bat? Haitzalde kala naturalez inguratutako gune batean dago, Flysch Beltzaren bihotzean. Bertan, euskal kostaldeko forma geologikoen eta txoko naturalen esentzia ezagutu ahal izango dituzu, eta, eguraldiak laguntzen badu, baita bainu ikusgarri batez gozatu ere.

Haitzalden, formen, koloreen eta testuren kontraste naturala duen ingurunean murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Horrekin batera, Mutrikuko 7 hondartzetatik hurbil, inguruko mendiaz eta kostaldeaz gozatzeko aukera izango duzu. Erreserbatu logela bat gure nekazalturismoan eta ezagutu euskal kostaldea inoiz ez bezala.

Haitzalde nekazalturismoan ostatu hartu eta euskal kostaldea eta bertako ingurune naturala arakatu