Beste ostatu batzuetan suite logela deitzen dena, gurean gela berezia da.
Zalantzarik gabe, gure etxeko gelarik handiena da, eta ikuspegi ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du bere leihate handiari esker.
Hori gutxi balitz, gela bereziak logelaren goiko aldean dagoen terrazarako sarbide pribatua du, gure kostaldeko eta itsaslabarretako panoramika onenaz goza dezazun.
Erabat hornituta dago, eta mugikorra den duplex gune bat du, egongela gisa funtzionatzen duena eta bi puf erlaxatzailez ekipatua dagoena. Erabat hornitutako bainugelak, tamaina handiko dutxa bat du dutxa-plater estraplanoarekin ekipatuta eta itsasoari begira zauden bitartean dutxaz gozatzeko aukera emango dizun beiratea duena.
Euskal kostaldean suite gela baten erosotasun guztiekin itsasoari begira dagoen logela baten bila bazabiltza, hau da aukerarik onena.
Erreserbatu gure logela berezia!