ERRESERBATU
Jarrai gaitzazu Facebooken Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarrai gaitzazu Instagramen Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko Jarraitu gaitzazu Youtuben Haitzalderi buruzko azken albisteen berri izateko
Itsas bistak dituen nekazalturismoa euskal kostaldean, erreserbatu logela Haitzalden
943 60 48 65 / 626 91 39 00 ?
ERRESERBATU
HELDUENTZAT BAKARRIK

KOKAPENA ETA KONTAKTUA

Zure erreserba egiterakoan laguntza behar baduzu edo gure logela edo zerbitzuren baten inguruko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Idatz iezaguzu mezu elektroniko bat edo, nahiago baduzu, deitu telefonoz. Laguntzeko prest gaude!

Badakizu nola iritsi Haitzaldera? Mutrikuko erdigunetik kilometro eskasera gaude, ibilgailuentzako sarbidearekin eta gure bezeroentzat irekita dagoen aparkalekuarekin. Donostiatik edo Bilbotik bazatoz, kontsultatu hemen gure oharrak:

Gure kokapena zehatzago ikusi edo/eta inprimatu nahi baduzu, sakatu hemen.

Eskimera Parajea
20830 Mutriku (Gipuzkoa)

43º 18,917’ N - 2º 23,333’ W
943 60 48 65 / 626 91 39 00
?
Datuak babesteko politika onartzen dut Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

Donostiatik

Donostia-Bilbo autobidea hartuz gero, Itziar gainean 54. irteera hartuta, eta Deba udalerria zeharkatu ondoren, GI-638 errepidetik Mutrikura iritsiko zara. Udalerrian bertan, Haitzaldera iristeko, osasun-zentroaren atzeko bidegurutzean eskuinera hartu behar da, eta 300 metro igaro ondoren, portuko saihesbideko tunelera iritsi baino lehen, eskuinera eta jarraian ezkerrera hartu behar da, beti ere itsasoko norabidean, nekazalturismora eramango zaituen sarbidera iristeko.

Bilbotik

Sarbidea Bilbo-Donostia autobidetik eginez gero, sarbide bera izango du. Aldiz, autobidetik Durangon irtenez gero, Ondarroarako norabidean jarraitu behar da, eta behin Mutrikura iritsita, osasun zentroaren parean dagoen bidegurutzean ezkerretara hartu behar da.