Euskal kostaldean ostatu paregabe eta desberdin baten bila bazabiltza, Haitzalden dugu bilatzen ari zarena.
Haitzalden hiru gela-aukera ditugu, Kantauri itsasoaz gozatzeko ikuspegi pribilegiatuekin. Gure 6 logelak bikoitzak erabat hornituta daude eta itsasora begira dagoen leihate handi bat dute, gure kostaldeaz inoiz ez bezala goza dezazun.
Gure gela guztiak desberdinak dira: beheko solairukoek itsasoaren aurreko lorategira sarrera dute, eta lehen solairukoak bi alturatan banatuta daude, esperientzia bakoitza paregabea eta berezia izan dadin.
Erabat hornitutako gelak dira, aireztapen mekanikoko sistema bat dutenak, barruko airea etengabe birsortu eta garbitzeko. Horretaz gain, zoru erradiatzaile bidezko berokuntza-sistema eta aire girotua daukate, zure esperientzia kalitate handienekoa izan dadin.
Logelako espazioaz gain, Haitzalden gune komunak ditugu, hala nola, sukaldea, egongela edo eremu naturala eta terrazak. Aukeratzen duzun gela edozein dela ere, gure etxeaz eta inguruaz ahalik eta gehien gozatzea nahi dugu.
Gure etxeko logelarik handiena da, terraza eta bista ikusgarriekin.
Duplex zati mugikorra eta terrazetarako sarbide pribatua duten logelak.
Lorategira eta itsasoari begirako hamaka gunera sarbidea duten logelak.