Itsasotik aldenduta eta Bizkaiko Golkoaren babesean, Urdaibai Euskal Herriko Kantauri isurialdean kokatua dago, Penintsula Espainiarraren iparraldean. Estuario baten bitartez itsasora zuzendutako zenbait bailarek osatzen dute. Bertan, Kantauriko itsaslabarraren ingurune tipikoen erakusgarriak bizirik diraute. Kostaldeko hondartza eta itsaslabarretatik barnealdeko baso eta ibaietara, Euskal Autonomi Erkidegoko dibertsitate paisajistiko eta ekologiko aberatsena osatzen du, bertan ikuspuntu naturaletik balore paregabea duten espeziak aurkitzen direlarik.
1984ko urte amaieran Biosfera Erreserba izendatu zuten sistema naturalak eta biodibertsitatea mantentzeaz gain errekurtsoen sentsuzko erabilera bermatzeko.
Busturialdea deritzon bailaran kokaturik dago eta hainbat leku ezagutzeko aukera eskaintzen du; Gernika hiri historikoa, Laida eta Lagako hondartzak, ezkerreko olatu ospetsua duen Mundaka eta Elantxobe, leku ikusgarrian kokaturik dagoen Gaztelugatxe ermita eta euskaldunon arbasoen aztarnak gordetzen dituen Santimamiñeko kobazuloak.
Toki interesgarriak
- Gernika
- Mudaka
- Elantxobe
- Bermeo
- Gaztelugatxeko ermita
- Santimamiñeki kobazuloa
Link interesgarriak
www.busturialdeaurdaibai.com
www.gernika-lumo.net
www.sanjuandegaztelugatxe.com